XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORIXE sariak

Orixe sarien, literatur obrak euskaratzeko Gipuzkoako kutxak eskaintzen dituen diru-laguntzen deialdia.

Gipuzkoako Kutxak, kalitate eta ospe unibertsaleko literatur obrak gure hizkuntzara itzuliz euskararen aberastasuna sustatu asmoz, ORIXE SARIAK direlakoen deia zabaltzen du, ondoko oinarrietan zehaztera goazen baldintzak bete ditzaten itzulpen-egitasmoei beka moduko dirulaguntzak eskainiz: Literatur obrak behar dute izan, klasikoak eta/edo modernoak.

Epaimahaiak batez ere obra hauen interesgarritasunari erreparatuko dio, berauen gaia, idaztankera eta onarpen-ospea kontutan harturik.

Lau literatur genero hauetariko baten ezaugarrien araberakoak behar dute izan: elaberria, olerkia, saiakera edo antzerkia.

Aurkeztu eta onartutako itzulpen-egitasmoei zeini bere laguntza esleituko zaio, banan-banakako sistema edo erizpide baten arabera; hots, euskaratu beharreko testuaren zabalera eta zailtasuna kontutan hartuz, batetik, eta Orixe sarien aldian aldiko zuzkidura ekonomikoaren mugetara egokituz, bestetik.

Aurten, 1988ko deialdi honetan, delako zuzkidura hori Milioi eta bostehun mila pezetatakoa izango da.

Beraz, gerta daiteke kopuru osoa hedadura handiko egitasmo bakar bati esleitua izatea edota, aitzitik, egitasmo bat baino gehiagoren artean banatua izatea, beti ere Epaimahaiak egokien deritzon hainbanaketazko eran.

Hautagai den itzultzaileak ondoren zehaztuko dugun dokumentazioa aurkeztu behar du Gipuzkoako Kutxaren Jendarteko Harremanetako Sailean (Garibai kalea, 20-22. 20004 Donostia), Orixe sariak epigrafearen pean, 1988ko irailaren 30eko eguerdiko 12ak baino lehen.

A) Curriculum vitae, akademiko eta profesionala, gaur arte euskaraturik dituzkeen obren izenburuak zehazki aipatuz.

B) Erakuskari edo lagin gisa, 5 foliotatik 10era bitarteko lan bat, itzuli asmo duen obraren edozein zatiren euskaralbena eginda.

C) Euskaratu duen zati horretxen jatorrizko testuaren fotokopia bat.